Zuhaitzak ez du beldurrik

by Xabi San Sebastian

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €12 EUR  or more

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Kartoizko album CD formatoan. Azalaren akuarela: Juankar Cardesín

    Includes unlimited streaming of Zuhaitzak ez du beldurrik via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 3 days

      €13 EUR or more 

     

1.
Nereari 02:29
Banatuz zoaz zure mamia inguruko izakien artean. Pozik daramate beren zatia betirako altxorra bailitzan. Zoaz, zuhaitz eta tximeleta, zoaz, xagu eta baso beltza. Banatuz zoaz zure izana inguruko bihotzen artean. Pozik daramat, Nerea, betirako altxorra bailitzan. Goaz, zuhaitz eta tximeleta, goaz, xagu eta baso beltza. Edan lasai, asetu orain gure malkotan. Hazi nonahi: Gure hatsa, gure pausotan...
2.
Zuhaitza 02:54
Zula ezazue, adarrok, sapaia. Zerua urratuz gora, gora. Gora trabarik gabe. Altxa burua, luza lepoa, ireki bularra, ireki. Irten bihotza hegan libreki.
3.
Azken egunean, hasi zinetenean abesten (e)ta negarrak hartu ninduen, argi ikusi nuen. Bidea malda behera bilakatu zen, eta bazegoen. Egina zegoen. Hasieratikan han zegoen. Ez nuen ikusten… Haizeaz enekin etzanda gozatzen…!
4.
Pauso nekatuak, arrasto luze bat atzean utzia… Putreak zeruan, hondarra oinetan, aurrean bakea… Ondo nago hemen, eguzki goxoa, hezurrak airean… Irribarre hila, lehorra, geldoa, ondo ikasia… Basamortu epel, txikia, handia bere lehortea. Hain txikia...
5.
Itsaso gureak apenas du ihesbiderik. Guk bertan ere ez. Eta balizko marinelek ezbaian dihardute ele ederrak daudenentz, ala lehorrean maiteek ahoskatu ahal izanak edertzen dituen. Baina itsaso gureak, egia dakien arren, ez die erranen. Ez die ihesbiderik utziko.
6.
Ametsa 08:14
Hurbildu naiz nere etxera, zer ote da? Hau jendetza zerbaiten zain... Sartu egin naiz portalera, jende artetik banoa eskailera gora. Nere aurretik kultur jendea, eta Euskera apaizez jantzia... Sartu dira euskaltegira, ni atzetik, zer den ikustera Euskera-apaiza erori da, inguruan denak, denak izututa... Igo dute aulkira, alperrik da, berriz bota du, berriz bota du, berriz bota du bere burua Lurrera. Libertitzen ari da, aurpegi bihurria. Apurka-apurka igo du gona belaunean gora, izterrak erakutsiz, zabal-zabal eginda. Emea da Euskera! Alua du ageri, a lur gozo, hezea!
7.
Ikusezina 03:36
Ikusezina eta entzunezina entzunez eta ikusiz esanezina esateari ekiten dionean, orduan, orduan hasten da (gizona), ez lehenago, itsu-gor-mutu izateari utzi eta, dagokion betean hitz egiten, zinez, (eta) benetan ikusten, entzuten...
8.
E S K 03:07
Euskal Sodomiten Kluba egun pasa Arantzazura. Arantza arteko plazerrak bedeinkatzeko ordua. Eman sodomita gazte, bai senar (e)ta bai emazte! Hartu sodomita gazte, bai senar ta bai emazte! Gora gorputza askatuta! Jo ta ke loratu arte! Hurrengo irtenaldia Akelarre-bazkaria. Goxo janez omentzeko Sodomako martiriak.
9.
Atea 03:39
Garuna da barea, begiak bi bola, biriketan bi hauspo, balea gibela. Giltzurrunak xomorro, sabela sugea, bularrean ahoa, barrura atea. Lamina urdin garbia, ura (e)ta argia. Atarian lotuta arto (e)ta garia. Axkuri-maxkuria, sugandila pila. Ahurra da alua, harroa zakila. Bihotzean dago txoria, (e)ta bere txio bakoitzean ezer eskatu beharrean ematen du dena.

credits

released September 21, 2017

Lan hau Berriozarko Drum Groove Studion eta Hernaniko Xaturrenea estudioan grabatua izan da.

Matthieu Haramboure: Baxua
Josu Erviti: Bateria
Satxa Soriazu: Teklatuak
Xabi San Sebastian: Ahotsak eta gitarrak

Itsaso gureak-en hitzak Angel Errok idatziak dira eta Ikusezina kantuaren hitzak Joxan Artzek.
Beste hitz eta musika guztiak Xabi San Sebastianek egin ditu, baita ekoizpena ere.

Nahasketak Matthieu Harambourek egin ditu.
Masterizazioa Estanis Elorzak egin du, Doctor Master estudioan.

Diseinua Txomin Larrondek egina da (markaona.com)
Azalaren margoa Juankar Cardesinena da (facebook.com/cardesin)
Barneko argazkia Alberto Elosegik egin du.
Joxe Luix Agirretxek zuzendu ditu hitzak.
Diskoetxea: Belarri

www.xabisansebastian.com

license

all rights reserved

tags

about

Xabi San Sebastian Hernani, Spain

contact / help

Contact Xabi San Sebastian

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Xabi San Sebastian, you may also like: