1. |
Inork ez
04:03
|
|||
Inork ez zuen ekaitza
hurbiltzen sumatu,
inork ez zuen
laino ilunik ikusi zeruan,
inork ez zuen kaioen
zalapartarik aditu,
ez zaldien urduritasuna gauean
Pozik ginen ala ez,
ezin naiz oroitu...
Oinak zoruan sartuta,
soa ortzimugan,
“zertaz kexatzen ginen?”
Orain galdetzen didazu,
zerua eta lurra osorik ziren artean
Eta hemen gaude,
norbere harkaitzari helduta,
buelta eta bueltak ematen
ixilik
gauean.
Etsipenaren gainetik amorruz burua altxatuz
oraindik bizi diren loreak
usaindu nahiean
Inork ez zuen uste,
inork ez zuen nahi,
bihotzak urrun daude,
ez dira gai sentitzen,
zauriari odola dario
eta minak
oraindik
hor dirau.
|
||||
2. |
Entzun
05:43
|
|||
Zenbat izen dauden
ilaran
langabeziaren
kristalen
alderik alde.
Zenbat izen diren
zenbaki
zenbat uniforme
zaindari
mugaren jabe.
Garai urtu hauen
oihu mutu hauen
hitzik ez dut baina
entzun arren.
Zenbat lepo dauden
zintzilik
hipoteka baten sokatik
arnasik gabe.
Zein da Gernikaren,
Lancreren
itzali ez diren
sugarren
minaren mende?
Garai urtu hauen
oihu mutu hauen
hitzik ez dut baina
entzun arren.
Entzun.
Entzun.
Entzun.
|
||||
3. |
Konpai
04:08
|
|||
Herriko goiko kaleko
hamabigarren
ate parean jarririk zeunden.
Ardo berriaren eta
iraultza zaharren
lurruna denok dakigu zein den.
"Erre dezagun mundu hau
mundu zikin hau"
zenion surik ez izan arren.
Auskalo eskuin hanka non
galdu zenuen.
Oinez ezkerrerantz beti herren.
"Konpai"
hala esaten zenigun
bai munduari ta bai niri.
Noizbait
nik ere nahi nuke zure
zapatetan ibili.
Beti ahoan zeneukan
zigarroaren
keak urrun eraman zintuen.
Ez dakit seguru nora
joan ote zinen,
pintada bat gelditu zen hemen.
"Erre dezagun mundu hau
mundu zikin hau"
zenion surik ez izan arren.
Galdetu nahi nizun
geratzen ote den
zerbait guztia eman ondoren.
"Konpai"
hala esaten zenigun
bai munduari ta bai niri.
Noizbait
nik ere nahi nuke zure
zapatetan ibili.
|
||||
4. |
Lorratzak harean
04:34
|
|||
Zurrumurru gara
harrien denboran;
laztan eta damu,
lorratzak harean.
Zerumuga urrun
eta oinak urgoran;
iraun dezakegu,
lorratzak harean.
Su garraren
distira bat,
ulertezin
bezain eder.
Eta zer ez da galdu
aroen ilgoran?
Eta ezer ez da galdu,
lorratzak harean.
Su garraren
distira bat,
ulertezin
bezain eder.
Su garraren
distira bat,
iraunezin
bezain hemen.
Su garraren
lorratz gara,
hondar ale,
iraunezin
bezain eder,
ulertezin,
su garraren
hondar ale.
|
||||
5. |
Andresi
04:08
|
|||
Trenbideko langile txartela
bizarra kentzeko aitzur bi
brotxa, txiskeroa, zenbait osasun ziurtagiri
Errepublikako hogeita hamar xentimo, bi argazki
Santoñako Penalean amaitu,
errioxar Agontzillon hasi.
Bidean, Goierri, Donostia (e)ta hainbat geltoki.
Lan egin, maitatu, mundu hobe baten alde zutik jarri
Eta izan ez zena ahoz aho dator ihesi,
odolak darama,
lur berri baten bila
bizi,
duintasunaren hazi
Larogeita bost urte ondoren
nazionalen esku oraindik.
Hezur mendi bat lurpetik ari zaigu kantari.
Haien kantua gure ahotsez altxa dezagun zutik
Eta izan ez zena ahoz aho dator ihesi,
odolak darama,
lur berri baten bila
bizi,
duintasunaren hazi
Eta izan ez zena bihotzetan dator ihesi,
odolak darama,
lur berri baten bila
bizi,
duintasunaren hazi
|
||||
6. |
Lerro etenak
04:53
|
|||
Berriro dela azaroa
Eta ikaratzen nau
ez al naizen bizi
bizitzearren.
Eta errepideko lerroak
lerro eten horrek
morsez dio
noren zauri garen.
Zuzen jokatzea zer da
bide okerrotan?
Ez al gara okertzen zuzen
segitzearren?
Eta errepideko lerroak
lerro eten horrek
josten ditu
garen zauri horiek.
Eta orain,
zuganaino iristean,
oroitzen dut etxe bat zer den:
norbait
badakiena honaino
nondik iritsi zaren.
Ez nuen beti asmatu,
baina saiatu naiz
norantzari eusten
haize den arren.
Eta errepideko lerroak
lerro eten horrek
lotzen gaitu
ginen zauri haiei.
Eta orain,
zuganaino iristean,
oroitzen dut etxe bat zer den:
norbait
badakiena honaino
nondik iritsi zaren.
Nondik…
Eta orain,
zuganaino iristean,
oroitzen dut etxe bat zer den:
norbait
badakiena honaino
zer zauritik zatozen.
|
||||
7. |
Gure begien distira
04:23
|
|||
Gure begien distira defenda dezagun,
ezpataz zulo bat ireki dezagun zerura.
Gure arimak topatu dezan bertan nahi duena,
hodei txikiena, unibertsoaren jarduna
Nire kapela jira ezazu atzetik aurrera
eta hitz egingo dizut zure aita banintz bezala.
Zure bihotzak ukitu beza taupadez neurea
denboraren jabe lurrean etzanda gaudela
Eta senti dezagun txikiak garela, bihotzean azkura,
begiratzen dugunean izarren arteko hutsune urruna
Oro maitatuko ditut honako bideak:
Zuzen ederrenak, betiko galdu zirenak…
Zuhaitzen seme maitea, dantzatzen dakiena,
oinutsik munduan haizea margotzen duena,
lerro bat tira ezazu bihotzetik zerura,
lurraren erditik ametsen habi ezkutura
Eta senti dezagun txikiak garela, bihotzean azkura,
begiratzen dugunean izarren arteko hutsune urruna
Eta senti dezagun bizirik gaudela, bihotzean azkura,
begiratzen dugunean izarren arteko hutsune urruna
|
||||
8. |
Ardi gosetuak
03:24
|
|||
Ardi gosetuak
gora begira daude
eta ez dira gorriak
Baina puztuta daude
haizez
eta arrastaka daramaten
lanbro kerratuaz
Ustelak barrutik,
kutsadura kirastua
barreiatzen dute,
beeee, beeee.
Otsoak,
egunero,
presaz eta ezer esan gabe,
atzamarkada ezkutuaz
irensten dienaz gain
|
||||
9. |
Gure zerriak
03:55
|
|||
Gure zerriak loditu besterik ez daki.
Ingurua jan, dena tripa egin basaki.
Errurik ez du, bere sena horixe izaki
Baina nork jarri du etxe-nagusi? Nork daki?
Zerri gaixoa, belazea lokaztu zaio.
Irristan dabil, ez daki nora jo, arraio!
Maite duena zaintzeko ez zen bera jaio.
Sukarrez dago, aio zerri gaixua, aio
Ez utzi zerriari
bizitza zer den belarrira xuxurlatzen.
Ez, berak ez baitaki.
Nola jakingo du ba zerri batek?
Dena ez du txarra, abila da fruituak biltzen.
Astuna baina, ez gaitu bakean uzten.
Nekeza zaio bizitza bere horretan hartzen.
Zerri itsua, jaten ez dena ez du ikusten
Lagun maiteok: utzi ba alferkeria,
jarraituz gero txikituko baitu herria.
Badakit zera, afera hau ez dela berria,
baina, lagunok, nork lotuko du zerria?
Ez utzi zerriari
bizitza zer den belarrira xuxurlatzen.
Ez, berak ez baitaki.
Nola jakingo du ba zerri batek?
|
||||
10. |
||||
Sasoi bat, gurea:
erdizka urrea,
berant heltzen diren
erantzunen gose.
Irrikaz barreen,
izarren, laztanen,
arnasa hartzeko
bazter ttipi baten…
Akaso ez gara
behin izan ginena…
Garena ere ez:
Tai gabe aldatzen.
Eramaile gara
garamatzanaren;
biharko galderez
gaurkoak biluzten.
Jantzi, jantzi, jantzi… gaur biharko argiz!
Nor zaren, zer garen,
nork daki ondoen?
Ikaren ondoren
izuak uxatzen.
Lagundu zigunak,
hark daki zer garen:
zirrara behinaren,
zaindari elkarren.
Jantzi, jantzi, jantzi… gaur biharko argiz!
|
Streaming and Download help
If you like Xabi San Sebastian, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp