We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Betazalak

by Xabi San Sebastian

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €7 EUR  or more

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Ihintza-Chloë Hargous-en diseinua benetan ZORAGARRIA da. Merezi du.
    Chloë Hargous' design is really GREAT. It's worth it.

    Includes unlimited streaming of Betazalak via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 2 days

      €15 EUR or more 

     

1.
Inork ez 04:03
Inork ez zuen ekaitza hurbiltzen sumatu, inork ez zuen laino ilunik ikusi zeruan, inork ez zuen kaioen zalapartarik aditu, ez zaldien urduritasuna gauean Pozik ginen ala ez, ezin naiz oroitu... Oinak zoruan sartuta, soa ortzimugan, “zertaz kexatzen ginen?” Orain galdetzen didazu, zerua eta lurra osorik ziren artean Eta hemen gaude, norbere harkaitzari helduta, buelta eta bueltak ematen ixilik gauean. Etsipenaren gainetik amorruz burua altxatuz oraindik bizi diren loreak usaindu nahiean Inork ez zuen uste, inork ez zuen nahi, bihotzak urrun daude, ez dira gai sentitzen, zauriari odola dario eta minak oraindik hor dirau.
2.
Entzun 05:43
Zenbat izen dauden ilaran langabeziaren kristalen alderik alde. Zenbat izen diren zenbaki zenbat uniforme zaindari mugaren jabe. Garai urtu hauen oihu mutu hauen hitzik ez dut baina entzun arren. Zenbat lepo dauden zintzilik hipoteka baten sokatik arnasik gabe. Zein da Gernikaren, Lancreren itzali ez diren sugarren minaren mende? Garai urtu hauen oihu mutu hauen hitzik ez dut baina entzun arren. Entzun. Entzun. Entzun.
3.
Konpai 04:08
Herriko goiko kaleko hamabigarren ate parean jarririk zeunden. Ardo berriaren eta iraultza zaharren lurruna denok dakigu zein den. "Erre dezagun mundu hau mundu zikin hau" zenion surik ez izan arren. Auskalo eskuin hanka non galdu zenuen. Oinez ezkerrerantz beti herren. "Konpai" hala esaten zenigun bai munduari ta bai niri. Noizbait nik ere nahi nuke zure zapatetan ibili. Beti ahoan zeneukan zigarroaren keak urrun eraman zintuen. Ez dakit seguru nora joan ote zinen, pintada bat gelditu zen hemen. "Erre dezagun mundu hau mundu zikin hau" zenion surik ez izan arren. Galdetu nahi nizun geratzen ote den zerbait guztia eman ondoren. "Konpai" hala esaten zenigun bai munduari ta bai niri. Noizbait nik ere nahi nuke zure zapatetan ibili.
4.
Zurrumurru gara harrien denboran; laztan eta damu, lorratzak harean. Zerumuga urrun eta oinak urgoran; iraun dezakegu, lorratzak harean. Su garraren distira bat, ulertezin bezain eder. Eta zer ez da galdu aroen ilgoran? Eta ezer ez da galdu, lorratzak harean. Su garraren distira bat, ulertezin bezain eder. Su garraren distira bat, iraunezin bezain hemen. Su garraren lorratz gara, hondar ale, iraunezin bezain eder, ulertezin, su garraren hondar ale.
5.
Andresi 04:08
Trenbideko langile txartela bizarra kentzeko aitzur bi brotxa, txiskeroa, zenbait osasun ziurtagiri Errepublikako hogeita hamar xentimo, bi argazki Santoñako Penalean amaitu, errioxar Agontzillon hasi. Bidean, Goierri, Donostia (e)ta hainbat geltoki. Lan egin, maitatu, mundu hobe baten alde zutik jarri Eta izan ez zena ahoz aho dator ihesi, odolak darama, lur berri baten bila bizi, duintasunaren hazi Larogeita bost urte ondoren nazionalen esku oraindik. Hezur mendi bat lurpetik ari zaigu kantari. Haien kantua gure ahotsez altxa dezagun zutik Eta izan ez zena ahoz aho dator ihesi, odolak darama, lur berri baten bila bizi, duintasunaren hazi Eta izan ez zena bihotzetan dator ihesi, odolak darama, lur berri baten bila bizi, duintasunaren hazi
6.
Lerro etenak 04:53
Berriro dela azaroa Eta ikaratzen nau ez al naizen bizi bizitzearren. Eta errepideko lerroak lerro eten horrek morsez dio noren zauri garen. Zuzen jokatzea zer da bide okerrotan? Ez al gara okertzen zuzen segitzearren? Eta errepideko lerroak lerro eten horrek josten ditu garen zauri horiek. Eta orain, zuganaino iristean, oroitzen dut etxe bat zer den: norbait badakiena honaino nondik iritsi zaren. Ez nuen beti asmatu, baina saiatu naiz norantzari eusten haize den arren. Eta errepideko lerroak lerro eten horrek lotzen gaitu ginen zauri haiei. Eta orain, zuganaino iristean, oroitzen dut etxe bat zer den: norbait badakiena honaino nondik iritsi zaren. Nondik… Eta orain, zuganaino iristean, oroitzen dut etxe bat zer den: norbait badakiena honaino zer zauritik zatozen.
7.
Gure begien distira defenda dezagun, ezpataz zulo bat ireki dezagun zerura. Gure arimak topatu dezan bertan nahi duena, hodei txikiena, unibertsoaren jarduna Nire kapela jira ezazu atzetik aurrera eta hitz egingo dizut zure aita banintz bezala. Zure bihotzak ukitu beza taupadez neurea denboraren jabe lurrean etzanda gaudela Eta senti dezagun txikiak garela, bihotzean azkura, begiratzen dugunean izarren arteko hutsune urruna Oro maitatuko ditut honako bideak: Zuzen ederrenak, betiko galdu zirenak… Zuhaitzen seme maitea, dantzatzen dakiena, oinutsik munduan haizea margotzen duena, lerro bat tira ezazu bihotzetik zerura, lurraren erditik ametsen habi ezkutura Eta senti dezagun txikiak garela, bihotzean azkura, begiratzen dugunean izarren arteko hutsune urruna Eta senti dezagun bizirik gaudela, bihotzean azkura, begiratzen dugunean izarren arteko hutsune urruna
8.
Ardi gosetuak gora begira daude eta ez dira gorriak Baina puztuta daude haizez eta arrastaka daramaten lanbro kerratuaz Ustelak barrutik, kutsadura kirastua barreiatzen dute, beeee, beeee. Otsoak, egunero, presaz eta ezer esan gabe, atzamarkada ezkutuaz irensten dienaz gain
9.
Gure zerriak 03:55
Gure zerriak loditu besterik ez daki. Ingurua jan, dena tripa egin basaki. Errurik ez du, bere sena horixe izaki Baina nork jarri du etxe-nagusi? Nork daki? Zerri gaixoa, belazea lokaztu zaio. Irristan dabil, ez daki nora jo, arraio! Maite duena zaintzeko ez zen bera jaio. Sukarrez dago, aio zerri gaixua, aio Ez utzi zerriari bizitza zer den belarrira xuxurlatzen. Ez, berak ez baitaki. Nola jakingo du ba zerri batek? Dena ez du txarra, abila da fruituak biltzen. Astuna baina, ez gaitu bakean uzten. Nekeza zaio bizitza bere horretan hartzen. Zerri itsua, jaten ez dena ez du ikusten Lagun maiteok: utzi ba alferkeria, jarraituz gero txikituko baitu herria. Badakit zera, afera hau ez dela berria, baina, lagunok, nork lotuko du zerria? Ez utzi zerriari bizitza zer den belarrira xuxurlatzen. Ez, berak ez baitaki. Nola jakingo du ba zerri batek?
10.
Sasoi bat, gurea: erdizka urrea, berant heltzen diren erantzunen gose. Irrikaz barreen, izarren, laztanen, arnasa hartzeko bazter ttipi baten… Akaso ez gara behin izan ginena… Garena ere ez: Tai gabe aldatzen. Eramaile gara garamatzanaren; biharko galderez gaurkoak biluzten. Jantzi, jantzi, jantzi… gaur biharko argiz! Nor zaren, zer garen, nork daki ondoen? Ikaren ondoren izuak uxatzen. Lagundu zigunak, hark daki zer garen: zirrara behinaren, zaindari elkarren. Jantzi, jantzi, jantzi… gaur biharko argiz!

credits

released November 28, 2023

license

all rights reserved

tags

about

Xabi San Sebastian Hernani, Spain

contact / help

Contact Xabi San Sebastian

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Xabi San Sebastian, you may also like: