1. |
Nereari
02:29
|
|||
Banatuz zoaz zure mamia
inguruko izakien artean.
Pozik daramate beren zatia
betirako altxorra bailitzan.
Zoaz, zuhaitz eta tximeleta,
zoaz, xagu eta baso beltza.
Banatuz zoaz zure izana
inguruko bihotzen artean.
Pozik daramat, Nerea,
betirako altxorra bailitzan.
Goaz, zuhaitz eta tximeleta,
goaz, xagu eta baso beltza.
Edan lasai,
asetu orain gure malkotan.
Hazi nonahi:
Gure hatsa, gure pausotan...
|
||||
2. |
Zuhaitza
02:54
|
|||
Zula ezazue, adarrok, sapaia.
Zerua urratuz gora, gora.
Gora trabarik gabe.
Altxa burua, luza lepoa,
ireki bularra, ireki.
Irten bihotza hegan libreki.
|
||||
3. |
Haizea gozatzen
07:33
|
|||
Azken egunean, hasi zinetenean
abesten (e)ta negarrak hartu ninduen,
argi ikusi nuen.
Bidea malda behera bilakatu zen,
eta bazegoen.
Egina zegoen. Hasieratikan han
zegoen. Ez nuen ikusten…
Haizeaz enekin etzanda gozatzen…!
|
||||
4. |
Basamortu epel
04:51
|
|||
Pauso nekatuak, arrasto luze bat
atzean utzia…
Putreak zeruan, hondarra oinetan,
aurrean bakea…
Ondo nago hemen, eguzki goxoa,
hezurrak airean…
Irribarre hila, lehorra, geldoa,
ondo ikasia…
Basamortu epel,
txikia,
handia
bere lehortea.
Hain txikia...
|
||||
5. |
Itsaso gureak
03:23
|
|||
Itsaso gureak apenas du
ihesbiderik.
Guk bertan ere ez.
Eta balizko marinelek
ezbaian dihardute
ele ederrak daudenentz,
ala lehorrean maiteek
ahoskatu ahal izanak
edertzen dituen.
Baina itsaso gureak,
egia dakien arren,
ez die erranen.
Ez die ihesbiderik
utziko.
|
||||
6. |
Ametsa
08:14
|
|||
Hurbildu naiz
nere etxera,
zer ote da? Hau jendetza
zerbaiten zain...
Sartu egin naiz
portalera,
jende artetik banoa
eskailera gora.
Nere aurretik kultur jendea,
eta Euskera apaizez jantzia...
Sartu dira euskaltegira,
ni atzetik,
zer den ikustera
Euskera-apaiza erori da,
inguruan denak, denak
izututa...
Igo dute aulkira,
alperrik da,
berriz
bota du, berriz
bota du, berriz
bota du bere burua
Lurrera.
Libertitzen ari da,
aurpegi bihurria.
Apurka-apurka igo du
gona belaunean gora,
izterrak erakutsiz,
zabal-zabal eginda.
Emea da Euskera!
Alua du ageri,
a lur gozo, hezea!
|
||||
7. |
Ikusezina
03:36
|
|||
Ikusezina eta entzunezina entzunez eta ikusiz
esanezina esateari ekiten dionean, orduan,
orduan hasten da (gizona), ez lehenago,
itsu-gor-mutu izateari utzi eta,
dagokion betean hitz egiten,
zinez, (eta) benetan ikusten, entzuten...
|
||||
8. |
E S K
03:07
|
|||
Euskal Sodomiten Kluba
egun pasa Arantzazura.
Arantza arteko plazerrak
bedeinkatzeko ordua.
Eman sodomita gazte,
bai senar (e)ta bai emazte!
Hartu sodomita gazte,
bai senar ta bai emazte!
Gora gorputza askatuta!
Jo ta ke loratu arte!
Hurrengo irtenaldia
Akelarre-bazkaria.
Goxo janez omentzeko
Sodomako martiriak.
|
||||
9. |
Atea
03:39
|
|||
Garuna da barea,
begiak bi bola,
biriketan bi hauspo,
balea gibela.
Giltzurrunak xomorro,
sabela sugea,
bularrean ahoa,
barrura atea.
Lamina urdin garbia,
ura (e)ta argia.
Atarian lotuta
arto (e)ta garia.
Axkuri-maxkuria,
sugandila pila.
Ahurra da alua,
harroa zakila.
Bihotzean dago txoria,
(e)ta bere txio bakoitzean
ezer eskatu beharrean
ematen du dena.
|
Streaming and Download help
If you like Xabi San Sebastian, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp